Beste behin, Europako Kontseiluak bultzatzen duen egitasmoarekin bat egin du Euskaltzaindiak eta bi hitzaldi interesgarri antolatu ditu urrirako, Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean. Urriaren 16an, Juan Manuel Etxebarria euskaltzain urgazleak Gorbeialdeko mitologia eta euskara hitzaldia eskainiko du. Urriaren 26an, berriz, Luis Mari Zaldua euskaltzain urgazleak Euskalduntze berantiarraren teoriaz jardungo du.
Euskalduntze berantiarra eta Gorbeialdeko mitologia aztertuko dira Ondarearen Europako Jardunaldietan
- Urriaren 19an, Juan Manuel Etxebarria euskaltzain urgazleak Gorbeialdeko mitologia eta euskara hitzaldia eskainiko du. Urriaren 26an, berriz, Luis Mari Zaldua euskaltzain urgazleak Euskalduntze berantiarraren teoriaz jardungo du.
- Hitzaldiak Euskaltzaindiaren egoitzan izango dira (Plaza Barria 15, Bilbo), 19:00etan.
- Leku-kopuru mugatua dago, eta komeni da erreserba egitea: 944158155/ info@euskaltzaindia.eus
Idatzi iruzkina