Lanotan, gaur egun ezagunak diren idazle batzuen narrazio-olerkiak ageri dira. Esaterako, Alaine Agirre, Uxue Alberdi, Urtzi Urrutikoetxea, Leire Bilbao, Nagore Amondarain, Arkaitz Estiballes edo Irati Goikoetxearenak.
Azkue Sarietan 1991tik hona saritutako lanak banan-banan jaisteko aukera eskaintzen du Euskaltzaindiaren webguneak
- 2020ko edizioan, Resurreccion Maria Azkue haur eta gazteentzako literatura sarietan irabazle izan diren idazle gazteen narrazio eta olerkiak argitaratu ditu Euskaltzaindiak.
- Liburu horrekin batera, 1991tik saritutako lan guztiak banan-banan jaisteko aukera dago Akademiaren webgunean. Begiratu HEMEN
Idatzi iruzkina