Besteak beste, Euskara Batuaren Eskuliburuan, Hezkuntza Sailaren parte-hartzea sustatzea, hizkuntzaren aldetik sortzen diren zenbait kontsulta Euskaltzaindiaren bidez lehentasunez bideratzea, irakasleen euskara-arloko prestakuntza indartzeko egitasmoetan elkarlanean aritzea eta Euskaltzaindiak emaniko arau, irizpide eta gomendioak zabaltzen lankidetzan jardutea.
Halaber, 2018ko uztailaren 11n izenpetutako hitzarmena berritzeko konpromisoa hartu dute bi erakundeetako arduradunek, eduki eta konpromiso gehiagoz hornitzeko.