Antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza bigarrenez plazaratu du Euskaltzaindiak
Antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza bigarrenez plazaratu du Euskaltzaindiak
Bilboko Udalaren babesarekin 2020an sortutako laguntza honen helburu nagusia euskarazko antzerkia hauspotzea da, batez ere pieza laburren sorkuntzari lagunduz.
Gidoia sarituko da lehenik (700 euro), eta epaimahaiak hala baderitzo, 2022ko LAUTAN HIRU jaialdian estreinatuko litzateke lan saritua (beste 700 euro bideratu dira horretarako).
Proiektuak aurkezteko epea 2021eko urriaren 15ean amaituko da.