Sabino Arana Fundazioak eta Euskaltzaindiak elkarlanean antolaturiko mintegi honen bidez hausnarketarako, esperientzien trukerako eta elkarlanerako foro edo bilgune bat eskaini nahi da, sentsibilitate eta ikuspegi ezberdinak bilduz.
Kasu honetan, 2022an, Euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizko Legeak 40 urte beteko dituela kontuan hartuta, lege horrek oraindik egin dezakeen ekarpenaz hausnartu nahi da. Beraz, aipaturiko legearen printzipioez, aurrekariez, helburuez, hutsuneez eta Euskal Autonomia Erkidegoan euskara biziberritzen jarraitzeko duen eraginaz gogoeta sustatzea da helburua.