Etxepare, hasieratik gaurdaino, euskara eta literatura uztartuz
- Gaur, Bilboko Arriaga antzokiak Klasikoen Irakurketa jarraitua hartu du. Aurten hamalaugarrena antolatu du Bilbo Zaharra euskaltegiak, eta ekitaldian parte hartu dute Andres Urrutia euskaltzainburuak, Adolfo Arejita Euskaltzaindiaren idazkariak, Xabier Kintana euskaltzain osoak eta Erramun Osa idazkariordeak. Bernat Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae-ren lehen pasarteak irakurri dituzte, hain zuzen, ezaguna dugun lehen euskal liburu inprimatuarenak (1545).
Idatzi iruzkina