T. Irastorza, A. Epalza, K. Izagirre eta X. Amuriza, Bilbo Zaharraren Forum-ean
T. Irastorza, A. Epalza, K. Izagirre eta X. Amuriza, Bilbo Zaharraren Forum-ean
Ekainaren 3an izango da Klasikoen XIV. Irakurraldi jarraitua eta aurten Bernat Etxepare omenduko du Bilbo Zaharra euskaltegiak, Linguae Vasconum Primitiae (euskaraz argitaratu zen lehen liburua) irakurriko baita Arriaga Antzokian.
Baina aurretik, hiruhilabete honetako Bilbo Zaharra Forum-eko jardunaldiak izango dira, hain zuzen, datorren astean: maiatzaren 31n, eta ekainaren 1ean eta 2an, guztiak Euskaltzaindiaren egoitzan (Plaza Barria, 15 - Bilbo).