Euskaltzaindiak Osoko bilkura egin du gaur Donostian, Luis Villasante Euskararen Ikergunean, eta bertan datozen lau urteetan Euskaltzaindiaren jarduna gidatuko duen lantaldea aukeratu du. Bozketa egin ondoren, hauxe erabaki dute euskaltzainek: Andres Urrutiak jarraituko du Akademiaren buru, eta bere ondoan izango ditu Jean-Baptiste Coyos (buruordea), Adolfo Arejita (idazkaria), Roberto González de Viñaspre (diruzaina), Miriam Urkia (IKER sailburua), eta Sagrario Aleman (JAGON sailburua) euskaltzain osoak. Honela, Zuzendaritza berriak euskararen lurralde guztiak hartzen ditu.
Hortaz, Zuzendaritzan lehendik aritu ez diren bi kide berri izango dira (Miriam Urkia eta Roberto González de Viñaspre) eta beste bi kidek utziko dute Akademiaren artezkaritza organoa, hain zuzen, Xarles Videgaineketa Xabier Kintanak.