Nafarroako Gobernuak Karlos III.aren Gurutzea eman dio Patxi Salaberri euskaltzain osoari Hizkuntzalaritzaren arloan egin duen ikerketa-lan zabalagatik
- Patxi Salaberrirekin batera, Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartea-Nafarroako Ordezkaritza; Mª José Calasanz; Gregorio Luri eta Ana Mª Monreal dira sarituak.
- Salaberri kasuan, Nafarroako Gobernuak “Hizkuntzalaritzaren arloan egin duen ikerketa-lan zabala” azpimarratu du: “Nafarroako hizkeren bilketa eta analisia, Nafarroako fonoteka, euskal dialektika eta oikonimia (etxeen izenak), bertzeak bertze”.
Idatzi iruzkina