Azkuek, bizi zen artean, 64 urtetan zehar argitaratu zuen: lehen argitalpena 1888koa da, eta azkena 1951koa. Guztira, argitaratutako 922 idazlan katalogatu eta digitalizatu ziren 2018an. Lan honekin bi helburu nagusi bete zituen Euskaltzaindiak: lehena, Azkueri behar zaion omenaldia egitea, eta, bigarrena, haren lana euskal gizartearen eskura jartzea (proiektuak Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa jaso zuen eta Jakin Fundazioak egin zuen digitalizazio lana).
Euskaltzaindiaren agiritegia: Azkueren lanak sarean
- Azkue da euskal kulturaren garapenean azken berrehun urtean egon den autore nagusia, ezinbestekoa. Alor guztiak landu zituen: hizkuntzalaritza, antropologia, musika, literatura... guztietan mugarriak jarrita.
- 2018an, Euskaltzaindiak bere webgunean ezarri zituen Azkue lehen euskaltzainburuaren lan argitaratu guztiak.
- Azkueren lanak irakurtzeko: https://labur.eus/Tk12z
- Azkue Biblioteka eta Artxibo zerbitzuan kontsultak egiteko: info@euskaltzaindia.eus
- Bilatu Bibliotekaren katalogoan: https://labur.eus/qYPdU
- Bilatu artxiboaren katalogoan: https://labur.eus/rqjnO
- (Argazkia: Azkue eta Txomin Agirre, Gasteizko seminarioan -1886-)
Idatzi iruzkina