Euskara Ibiltaria erakusketaren abiapuntua Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasa da, eta argitalpenak bezala, helburua euskararen aldakortasuna eta aberastasuna erakustea du helburu (lexikoa, izen-morfologia, aditz-morfologia eta sintaxia). Hala, Euskaltzaindiak gizarteari itzuli egin nahi dio atlasa egiteko euskal gizartearengandik jasotako jakituria.
'Euskara Ibiltaria' Gasteizen izango da, otsailaren 28tik aurrera
- Oihaneder Euskararen Etxeak hartuko du, apirilaren 26ra arte (otsailaren 28an izango da jendaurreko agerpena, 19:00etan).
- Gaur egun Donostiako San Telmo Museoan dago ikusgai; baita Euskaltzaindiaren webgunean ere, hemen klikatuz.
Idatzi iruzkina