Euskaltzaindiak Nafarroako lehendakari berriarekin egiten duen lehenengoko batzarra da, eta bertan euskararen Akademiak bere egitasmoak azaldu dizkio Chiviteri, besteak beste, Nafarroako Gobernuarekin berarekin partekatzen dituen zenbait proiektu. Orain arte, Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetako kontseilariarekin izan ditu hartu-emanak Euskaltzaindiak, “zuzenak eta abegikorrak”, euskaltzainburuak azpimarratu duenez, eta aurrerantzean ere bide beretik jarraituko dutela ziurtatu dute bi erakundeek.
Azkenik, lau liburu oparitu dizkio Andres Urrutiak Chiviteri: Euskaltzaindiaren ehun urteko historia biltzen duen Berri gogoa; Euskaltzaindia, euskararen 100 urteko laguna komikia; Juan Madariagaren Sociedad y lengua vasca en los siglos XVII y XVIII; eta Bernard Etxepareren Linguae vasconum primitiae.