Euskaltzaindiak aspaldiko harremana du Bilboko Koral Elkartearekin. Mendeurrenaren karira elkarlana areagotuta, Mende berria kantuz ikuskizuna landu eta arrakasta handiz plazaratu da Euskal Herriko hiriburu guztietan.
Bilboko Koral Elkarteak egiten duen aitorpenik handiena da Ohorezko Bazkide izendatzea, eta horren bidez gorazarre egin nahi izan diote Euskaltzaindiari, ehun urtez euskararen eta euskal kulturaren alde egindako lanagatik.