Euskara Batua eta Ipar Euskal Herria (1964-2018)
(Sustapen batzordea)
Sinopsia: 1963 eta 1964 artean, Txillardegiren gidaritzapean eta zortzi hilabetez, beste zazpi euskaltzale bildu ziren Cordeliers karrikako 14an, Euskal Idazkaritza elkartearen egoitzan. Euskara batzeko bidean, lana zen ortografiaz, aditzaz eta izenaren deklinabideaz bereziki proposamen batzuk egitea. Taldearen lanaren fruitua ber gunean, 1964ko agorrilaren 29-30etan, etorri ziren Euskal Herri osoko berrogei bat euskaltzaleri aurkeztu zizkieten. Eta lau urte berantago, 1968ko urrian eta Arantzazun, Euskaltzaindiak proposamenak onartu zituen bere biltzarrean; Mitxelenak aurkeztu zituen proposamenok.
Ardi Galdua
(Paratzaileak: Ana Toledo Lezeta - Elixabete Pérez Gaztelu)
Sinopsia: Bi testu aurkituko ditu irakurleak ezker-eskuin: Azkueren 1918ko jatorrizkoa, ezkerraldean, oso-osorik eta faksimile moduan; eta edizio gaurkotua eskuinaldean.
La politique linguistique de la Révolution Française et la Langue Basque
(Egoitz Urrutikoetxea)
Sinopsia: Frantses Iraultzatik landako hizkuntza politika guztietan nolako ideia eta kontzeptu indartsuak atxikarazi diren erakusten du Urrutikoetxeak.