Lexikoaren Behatokiaren bertsio eguneratua kontsultagai dago Euskaltzaindiaren webgunean
- Euskaltzaindiak Lexikoaren Behatokiari 2018 eta 2019ko eduki eta iturriak gehitu dizkio, eta bere webgunean eskegi du bertsio berria.
- Guztira 77.958.327 testu-hitz dauzka orain (2009an 4.000.000 zeuzkan).
- Kontsultagunearen estetika eta funtzionalitateak ere hobetu dira. Kontsultagunearen 'Laguntza' estekatik joaten da kontsulta-sistemak eskaintzen dituen aukeretara.
- Lexikoaren Behatokia izeneko egitasmoaren helburua komunikabideek argitaratzen duten edo aireratzeko idazten duten materialarekin corpus monitore bat eraikitzea da, hau da, hizkuntzaren erabilera hurbiletik jarraitzea ahalbidetuko duen corpus bat elikatzen eta automatikoki lematizatzen eta etiketatzen joatea.
Idatzi iruzkina