"Urretabizkaiak bizitza osoa darama euskararen alde lanean, baita egoerarik zailenetan ere; euskara batuaren erabilera normalizatzea lortu zuen eta gure hizkuntza aro modernora ekarri zuen belaunaldiaren ordezkaria da. Gainera, aitzindaria izan da euskal literaturan emakumearen gaineko imajinarioaren aldaketan", azaldu dute Aldundiko ordezkariek.
Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 1983ko apirilaren 28an, eta ohorezko 2018ko apirilaren 27an.