Santu-santen izen batzuk famatuak dira ez bakarrik bataio-izenak direlako; batzuetan, badira haien izena duten eliza edo kapera famatuak, edo artelanetan agertzen dira. Horregatik, interesgarria iritzi dio Euskaltzaindiak santu-santen izenen araua zabaltzeari. Hala, 82 izen berri erantsi dizkio zerrendari. Adibidez, Arrosalia, Boezio, Fedea, Kintin, Ritaedo Tirtso. Bestalde, beste arau batzuetan agertzen dira santu-santa batzuk (zehazki, 129. arauan -aita santuen izenak-, 179., 181. eta 185. arauetan), 36 guztira, eta horiek ere 66. arauko zerrendara eraman dira. Adibidez, Evaristo, Kornelio, Zeferino, Wentzeslao, Eskolastika edo Teresa Jesusena.
Horrenbestez, 424 izen biltzen ditu arauak orain, lehen baino 118 gehiago.
Araua emendatzeaz gainera, ingelesezko ordainak ere erantsi dira, orain arte gaztelaniaz eta frantsesezkoak baino ez baitzeuden.
Bide batez, 129. arauan (Aita santuen izenak, 2003an argitaratua) aldaketa bat egin da. Arau hartan Sixtoizena ageri zen, baina, orain, Sisto izena hobetsi du Euskaltzaindiak, koherentea izan dadin 66. arauan bertan ageri den Kalisto izenarekin (eta, oro har, izenak mailegatzean kontsonante aurreko ixa letra ese bihurtzearekin, hala nola gertatzen baita testu, esplikatu, espresuki eta antzeko hitzetan).
Onomastika batzordea