"Orain dela hamar urte etorri zineten, Akademiaren 90. urtemugan, eta berriz zoriondu behar zaituztegu, oraingo honetan ehun urtez eginiko lanagatik", esan du Pedro Elosegik, eta etorkizunean ere elkarlanean jarraitzeko asmoa erakutsi du: "Euskaltzaindiak eta guk jarraituko dugu elkarlanean, helburu bera dugulako: euskara sustatzea". Andres Urrutia euskaltzainburuak ere bide beretik jo du bere mintzaldian, eta gogoratu du Batzar Nagusien laguntzarekin ondu zela Oinarrizko Hiztegi Juridiko-Parlamentarioa. Horrezaz gain, euskaltzainburuak Gasteizko toponimian eginiko aurrerakuntzak aipatu ditu, baita 2017an izandako Jagon jardunaldi arrakastatsua ere. Azkenik, Arabarekin eta Euskal Herriko beste lurraldeekin Euskaltzaindiak duen konpromisoa berretsi du Urrutiak: "Euskararen lurralde guztiak hartzen ditu Akademiak, eta bertan dauden erakunde eta eragile guztiekin batera lan egiteko prest dago, Akademia euskal gizarte osoak bultzatu baitzuen, duela ehun urte. Beraz, zuen zerbitzura gaude eta gaur ere lanera gatoz".
Arabako Batzar Nagusietan izan dira gaur euskaltzainak
- Pedro Elosegi Batzar Nagusietako presidenteak egin die harrera, Eva Jiménez, Nerea Martínez Cerrillo eta Marta Alaña mahaikideekin batera. Bertan egon da, baita, Manu Rezola batzarkidea.
- Ramiro González Vicente Arabako ahaldun nagusiaren bisita ere jaso dute euskaltzainek, eta berarekin egon ostean, iraileko Osoko bilkura egin dute Probintzia Jauregiko areto nagusian.
Idatzi iruzkina