2017an abiatutako bideari atxikiz, formatu txikiko bost kontzertu antolatuko ditu Euskaltzaindiak udagoien honetan. Orain arte kontzertuak astelehenetan izan dira, baina aurten ostegunetan eskainiko dira, 20:00etatik aurrera. Honela, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan izanen dira Maite Larburu, Joseba Irazoki, Peio Ospital, Afrika Bibang eta Lumi taldea.
Euskaltzaindiak Bilboko Udalarekin batera antolatzen du egitasmo hau 2017tik, eta hauek dira egitasmo berriaren helburu nagusiak: euskal musika sustatzea, gazteen artean euskara eta euskal musika zabaltzea, eta Bilboko ingurunerik euskaldunenean (Zazpikaleetan) ekintza ludikoak bultzatzea.
Kontzertu guztiak 20:00etan hasiko dira, eta sarrerak 19:30etatik aurrera egongo dira salgai (5 euroan), egun berean, Euskaltzaindiaren egoitzan bertan.
Egutegia:
- Urriaren 17a: MAITE LARBURU (elkarrizketa: Ilaski Serrano)
- Urriaren 24a: JOSEBA IRAZOKI (elkarrizketa: Roberto Moso)
- Urriaren 31: LUMI/ Nahia Zubeldia eta Manu Matthysse (elkarrizketa: Ane Zabala)
- Azaroaren 7a: PEIO OSPITAL (elkarrizketa: Galder Perez)
- Azaroaren14a: AFRIKA BIBANG (elkarrizketa:Miren Rubio)