Gaur, 2018ko Resurrección Maria Azkue Literatura sariak banatu dira Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan. Sari-emate ekitaldian, besteak beste, Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Gorka Martínez BBK Fundazioko buruak parte hartu dute.
Akademiak berak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak 1991etik antolatzen dituzten sari hauek idazle gazteak literatura mundura erakartzea dute helburu nagusia. Jakina denez, bi genero saritzen dira Azkue sarietan: narrazioa eta poesia. Genero bakoitzak bi maila ditu: A maila (10 eta 13 urte bitarteko gazteentzat); eta B maila (14 eta 17 urte bitartekoentzat).
Urtero bezala, aurten ere literatura eremuko pertsona adituek osatu dituzte epaimahaiak, betiere Euskaltzaindiak izendatutakoak. Hauek izan dira aurtengo epaimahaikoak:
- A mailan: Miren Billelabeitia, Igone Etxebarria eta Manu Lopez Gaseni.
- B mailan: Yolanda Arrieta, Amaia Jauregizar eta Patxi Zubizarreta.
Aurten, “lan originalak eta gai indartsuak” ikusi dituzte epaimahaikideek, idazle gazteek grina eta heldutasuna erakusten dutela azpimarratuz. “Ondo landutako gaiak ikusi ditugu, eta, era berean, hausnarketarako bide ematen dutenak”, adierazi dute epaileek
A MAILAKO sariak
Narrazioaren alorra:
- Lehen saria: Berri txarrak besterik ez. Egilea: Oihane Retegi Arruti
(Errenteria, Gipuzkoa). Haurtzaro ikastola. Irakaslea: Maider Lekuona.
- Bigarren saria: Eguzkiaren itzalpean. Egilea: Mattin Etxebeste Sanzberro (Oiartzun, Gipuzkoa). Haurtzaro ikastola. Irakaslea:Maider Lekuona.
- Hirugarren saria: Begitara begira. Egilea: Malen Bastida Larrea
(Azpeitia, Gipuzkoa). Urola ikastola. Irakaslea: Mikel Sarasua
Olerkiaren alorra:
- Lehen saria: Orri zuri huts bat.Egilea: Haitz Aranburu Mutiloa
(Oiartzun, Gipuzkoa). Haurtzaro ikastola. Irakaslea: Maider Lekuona
- Bigarren saria: Zure besoetan nagoenean.Egilea: Malen Etxebeste Lekuona (Oiartzun, Gipuzkoa). Haurtzaro ikastola. Irakaslea:Maider Lekuona.
- Hirugarren saria: Argitzen nauen izarra.Egilea: Nora Uria
(Azpeitia, Gipuzkoa). Urola ikastola. Irakaslea: Mikel Sarasua
B MAILAko sariak:
Narrazioaren alorra:
- Lehen saria: Ispiluaren aurrean.Egilea: Maddi Aiestaran Iparragirre
(Beasain, Gipuzkoa). Beasaingo BHI. Irakaslea: Lurdes Larrarte
- Bigarren saria: Kresal haizea.Egilea: Leire Vargas Nieto
(Durango, Bizkaia). Frai Juan de Zumarraga institutua. Irakaslea:Xabier Bóveda
- Hirugarren saria: Odola.Egilea: Uxue Iturbide Ipiña
(Busturia, Bizkaia). Ignazio Arozena – Benito Barrueta Bermeoko institutua.Irakaslea: Eli Alegria
Olerkiaren alorra:
- Lehen saria: Korapiloak.Egilea: Maddi Aiestaran Iparragirre
(Beasain, Gipuzkoa). Beasaingo BHI. Irakaslea: Lurdes Larrarte.
- Bigarren saria: Kresala.Egilea: Jon Kortaberria Lopetegi
(Beasain,Gipuzkoa). Beasaingo BHI. Irakaslea: Reme Arrondo.
- Hirugarren saria: Hitzak hots.Egilea: Anne Arrizabalaga Ruiz
(Oiartzun, Gipuzkoa). Oiartzo batxilergo ikastola. Irakaslea:Maider Lekuona
Idazleen harrobi
Resurreccion Maria Azkue saria, berez, 1975ean sortu zuen Bilbao Aurrezki Kutxak eleberri, olerki eta saio modalitateekin, eta 1990a arte iraun zuen. Urte haietan ez zen gaztetxoentzako saria, helduentzakoa baizik, eta gaur egun oso ezagunak ditugun hainbat idazle eta ikertzailek jaso zuten saria. Beste horrenbeste gertatu da 1991etik aurrera antolatutako sariekin ere; egun ezagunak diren Alaine Agirre, Arkaitz Estiballes, Nagore Amondarain, Irati Goikoetxea, Maialen Zubeldia, Nerea Ibarzabal, Uxue Alberdi edo Urtzi Urrutikoetxea idazle, bertsolari eta kazetariek eskuratu izan dute saria.