2018ko Azkue Literatura sariak banatuko dira bihar, Bilbon
- Bihar, apirilak 11 dituela, 2018 Azkue Literatura sariak banatuko dira, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan (Plaza Barria, 15).
- Ekitaldia 11:00etan izanen da, eta bertan parte hartuko dute Patxi Zubiarreta eta Manu Lopez Gaseni idazle eta epaimahaikideak, Gorka Martínez BBK Fundazioko presidenteak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak.
- Akademiak berak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak 1991etik antolatzen dituzten sari hauek idazle gazteak literatura mundura erakartzea dute helburu nagusia. Jakina denez, bi genero saritzen dira Azkue Sarietan: narrazioa eta poesia. Genero bakoitzak bi maila ditu: A maila (10 eta 13 urte bitarteko gazteentzat); eta B maila (14 eta 17 urte bitartekoentzat).
Idatzi iruzkina