2008an, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Euskaltzaindiak Euskarazko Tesien Koldo Mitxelena Saria sortu zuten, euskarazko ikerketa bultzatzeko eta sustatzeko asmoz. Sariak bi urterik behin deitzen dira, eta bost jakintza-arlotan banatzen dira: Zientzia Esperimentalak; Ikasketa Teknikoak; Osasun Zientziak; Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak; eta Giza Zientziak.
Sari hauen bitartez, UPV/EHUk eta Euskaltzaindiak euskarazko tesien ekarpen bikoitza goraipatu nahi dute; batetik, jakintzaren arloa zabaltzen laguntzen dutelako, eta bestetik, euskararen normalizazioaren prozesuan guztiz lagungarriak direlako.
Asier López, Olatz Pérez, Mikele Macho, Juan Mari Aguirreurreta eta Miren Ibarluzea dira Euskarazko Tesien VI. Koldo Mitxelena Sarien irabazleak
- Saria UPV/EHUk eta Euskaltzaindiaren Iker sailak antolatzen dute, bi urterik behin.
- Hona hemen 2018ko Koldo Mitxelena sarietako bost jakintza-arlo nagusietako saridunen zerrenda:
- Zientziak: Asier López Eiguren.
- Ingeniaritza eta Arkitektura: Olatz Pérez de Viñaspre Garralda.
- Osasun Zientziak: Mikele Macho Aizpurua.
- Gizarte eta Lege Zientziak: Juan Mari Aguirreurreta Elosegui.
- Artea eta Giza Zientziak: Miren Ibarluzea Santisteban. - Sariak banatzeko ekitaldia maiatzaren 6an (11etan) egingo da, eta sarituek diploma eta 2.000 euro gordineko zenbatekoa jasoko dituzte.
Idatzi iruzkina