Galesko Parlamentuko ordezkariak, Bilboko egoitzan
Galesko Parlamentuko ordezkariak, Bilboko egoitzan
Galesko Parlamentuko ordezkariek Euskaltzaindiaren Bilboko egoitza bisitatu zuten, atzo. Akademiaren historia bertatik-bertara ezagutzeko aukera izan zuten, eta opari berezia eraman zuten bueltan Galesera: Etxepareren 'Linguae Vasconum Primitiae' liburuaren facsimila.
Argazkietan, parlamentariak eta beraien laguntzaileak: Bethan Sayed, Mick Antoniw, Rhianon Passmore, Delyth Jewell, Caroline Jones, David Melding, Martha Howells, Nathan Wyer eta Osian Bowyer.