"Euskarak egunero behar gaitu"
- Senpereko herriak eta Euskaltzaindiak Henri Duhau eta Auxtin Zamora ohorezko euskaltzainak omendu dituzte, gaur, herriko zinema aretoan.
- Ekitaldian parte hartu dute Pierre-Marie Nousbaum auzapezak, Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Xarles Videgain Euskaltzaindiaren Ipar Euskal Herriko ordezkariak. Andres Urrutiak esan du euskarak "egunero" behar gaituela, eta omenduen kemena eta jakintza goraipatu ditu bere mintzaldian. "Une ez errazetan Auxtin Zamora eta Henri Duhau euskaltzain ohorezkoek engaiamendua erakutsi zuten, euskara aitzinatzeko, sustatzeko, gure hizkuntzaren etorkizuna segurtatzeko. Horretara dator gaur Senperen egiten ari garen omenaldi hau".
- Henri Duhau: "Saiatu naiz zubigintzan, belaunaldien artean, kulturartekotasunaren, askotariko iritzien artean... Dena euskararen alde indarra egiteko, euskara aitzinatzeko".
- Ekitaldian bertan herriko domina jaso dute Euskaltzaindiak eta bi euskaltzaleek.
Idatzi iruzkina