- AUXTIN ZAMORA DURRUTY
Senperen (Lapurdi) sortua, 1943an. Bost olerki liburu idatzi ditu. Hatsa Elkartearen sortzailea da, eta 1999az geroztik 'Hatsaren Poesia' olerki bildumaren argitaratzailea eta 'Maite ditugun olerkariak' sail poetikoaren abiatzailea. Eskoletan olerkari gaztetxoen animatzaile nekaezina, 2008a geroztik Hatsaren olerki bustiak bideoaren eraikitzailea eta Olerkarien Egunaren abiarazlea ere bada. Gainera, Sarako, Etxalarko eta Senpereko etxe guztien datu geografikoak eta izenak bildu ditu. 2018an Sarako Idazleen Biltzarrak ematen dituen sarietako bat jaso zuen. - 5. HENRI DUHAU
Beskoitzen (Lapurdi) sortua, 1942ko urriaren 9an. Elkarte askotan lanean ibilitakoa, artikulu ugari idatzi ditu han-hemen (Herria, Enbata, Ekaina, Otoizlari, Dantzariak, Denak Argian, Berria...). Liburu anitzen egilea ere bada Duhau. Gutxi batzuk aipatzearren, Euskal aditz batua(1996); Alegiak eta bertze neurtitzak (Adema-Zaldubi, Euskaltzaindia, 2010); Kantikak (Adema-Zaldubi, Euskaltzaindia, 2009) edo Hortzak izerdi(2015).
Henri Duhau eta Auxtin Zamora ohorezko euskaltzainei omenaldia, Senperen
- Senpereko herriak eta Euskaltzaindiak Henri Duhau eta Auxtin Zamora ohorezko euskaltzainak omenduko dituzte larunbat honetan (Euskararen Akademiak 2018ko apirilaren 27an izendatu zituen ohorezko euskaltzain).
- Arratsaldeko bostetan izanen da gorazarrea, Herriko Etxean, eta ekitaldian ondokoek parte hartuko dute: Pierre-Marie Nousbaum auzapezak, Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Xarles Videgain Euskaltzaindiaren Ipar Euskal Herriko ordezkariak. Ekitaldian bertan herriko domina jasoko dute bi euskaltzaleek.
Idatzi iruzkina