Era berean, Nafarroako Parlamentuak aintzat hartu ditu Euskaltzaindiak –zeina lau foru diputazioek sortu baitzuten– egindako bidea eta lan akademiko eta historikoa; "eta une honetan preseski eskerrak eman nahi dizkio euskararen batasunari begira egindako lanagatik eta ekarpenagatik”.
Nafarroako adierazpen instituzional hau Eusko Legebiltzarrak egindakoaren ostean dator. Aurretik, Euskal Hirigune Elkargoak aholku-emaile ofizial izendatu zuen Euskaltzaindia, euskarari dagokionez. Beraz, onarpen eta aitorpen zabala du Euskararen Akademiak Euskal Herri osoan.