(Sagrario Aleman, Euskaltzaindiko diruzaina)
Agerraldi honetan azalduko dituzte, besteak beste, Euskaltzaindiaren izaera eta zeregina, Nafarroako Foru Komunitatean urteetan zehar izan duen parte-hartzea eta, beti Akademiaren ikuspuntutik, egin nahi den lege berri horrek bete beharko lituzkeen printzipio edota oinarri nagusiak.