Irailaren 15era arte egongo da zabalik Manuel Lekuona 2018 Sarira aurkeztutako hautagaitzei botoa emateko epea, eta irabazlearen izena 2018ko udazkenean jakinaraziko da.
Nafarroan urte zailetan euskararen eta euskal kulturaren eremuan Andres Iñigok egin duen etenik
gabeko ahalegina eta ekarpena azpimarratzeko modukoa da, bat eginez Manuel Lekuonak euskara eta euskal kultura indarberritzeko egin zituen saioekin. Ahalegin hori bereziki Nafarroan egin du Andres Iñigok, oso une eta egoera gordinetan, euskararen alde jardun oparoa garatuz. Era berean, azpimarratzekoak dira gure izena eta izana, tokian-tokiko toki- eta pertsona-izenak berreskuratzeko eta normalizatzeko Euskal Herri osoan egin duen ahalegin eta ekarpen paregabea.
Andres Iñigoren biografia osoa, hemen.