Munduko zenbait gizarte- eta erlijio-talderen jarraitzaileen izenak eta ordena militar eta ospitalario nagusien izenak arautu ditu Euskaltzaindiak
Munduko erlijio-talde nagusien jarraitzaile nagusien izenak eta politikaren arloko zenbait gizatalderen izenak aztertu eta bildu ditu Euskaltzaindiak 187. arauan. Hala, kristautasunaren (jansenista, presbiteriano, Jehovaren lekuko…), islamaren (suni, xii/xiita, ismaili…) eta judaismoaren eremuko gizatalde nagusiak (askenazi, falaxa, haredi…), historikoak zein gaur egungoak, eta politikaren eremuko zenbait gizatalde ezagun (atorrabeltz, espartakista, mentxebike, gibelino, kosako, zipaio…) ageri dira. Guztira, 98 izen.
Bestalde, ordena militar eta ospitalario nagusien izenak ere bildu dira arauaren bigarren partean: 15 ordenaren izenak (Jerusalemgo San Joan Ospitaleko Zaldunen Ordena, Maltako Ordena, Tenpluko Zaldunen Ordena…).
Irizpideei buruzko sarreraren ondoren, izen-zerrendak ematen dira, eta euskarazko izenei gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez dagozkien izenak ere gehitu dira.
Exonomastika batzordea