Indautxuko Eskolako mendeurrenean parte hartuko du Euskaltzaindiak
Indautxuko Eskolak ehun urte bete ditu aurtengo ikasturtean, eta iazko urritik ari dira ospatzen data esanguratsua. Biharko iragarri dituzte mendeurrenaren ekintza nagusiak, 11:00etan hasiko direnak, eta bertan izanen da Euskaltzaindia, euskararen Akademiak lotura historikoak baititu ikastetxe honekin. 1919an, Indautxuko Eskoletan euskara ikastaroak emateko baimena eskatu zion Euskaltzaindiak Bilboko Udalari. Baita eman ere. Gainera, 1933an Luis Eleizalde euskaltzainaren izena jarri zioten eskolari, eta 1937a bitarte iraun zuen horrela.
Gaurko ekitaldian parte hartuko dute, besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakariak, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak. Ekitaldiaren baitan, ikastetxeko arduradunek oroitzapenezko plaka jarri eta mendeurreneko liburua aurkeztuko dute.