Txomin Peillenek Baztango Euskal Nobela Beltzaren astean parte hartuko du
Euskal Nobela Beltzaren astea urtarrilaren 15etik 21era izanen da, Baztanen. Besteak beste, Txomin Peillenek, Iratxe Fresnedak, Arantxa Iturbek eta Irati Jimenezek parte hartuko dute bertan.
Urtarrilaren 17an izanen da Peillenen txanda, eta Joxe Anjel Irigarai ohorezko euskaltzainak elkarrizketatuko du, Amaiurko elkartean, 19:00etatik aurrera.
(Txomin Peillen euskaltzain osoa)
Idatzi iruzkina