Antzerki egunak, Bilbo Zaharra euskaltegiaren eskutik
Bilbo Zaharra euskaltegiko ikasle-irakasleek Klasikoen irakurketa jarraitua antolatzen dute, urtero, udaberriaren hondarretan. Datorren urtean ere hala izango da, baina aurretik eta ohi duten legez, data hura girotzeko hiruhilekoak antolatzen dituzte. Oraingo honetan antzerkiari eman nahi izan diote protagonismoa. Honela, gaur eta bihar, 19:00etan, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan antzeztuko dira bi harribitxi.
Gaur, 'Biba Voi!' antzeztuko da, Mikel Martinez eta Irati Agirreazkuenagaren eskutik. Martinezek eta Agirreazkuenagak Dario Fo eta Franca Rame senar-emazteen testu zati batzuk dramatizatzea erabaki zuten, antzerkigile italiarroi egindako omenaldi gisa, eta hori da aurkeztuko dutena gaur Bilboko Plaza Barrian.
Bihar, ostera, 'Putinen Guardasola'-ren txanda izango da. Inazio Tolosaren eta Ramon Agirreren antzerki pieza bitxia: Lehendakariak agindua ematen die ereserki nazionala asmatzeko, munduan zehar ibiliko dira inspiratzen eta azkenean proposamena egingo dute...