‘Euskarak tokia hartu ahal izateko hizkuntza politikaz’ jardunaldia, bihar, Bilbon
Hizkuntza politikaren eremuan Ipar eta Hego Euskal Herriko arduradun nagusiak bilduko dira, bihar, lehenengoz, Sabino Arana Fundazioak (SAF) eta Euskaltzaindiak elkarlanean antolatu duten jardunaldian.
Egitasmoa SAF-k Bilbon duen egoitzan egingo da (Mandobide, 6), goizeko 9:30etatik aurrera eta helburu bikoitz batekin: batetik, arlo honetan herri erakundeek dituzten asmoak eta ildoak ezagutu; bestetik, erakunde desberdinek dituzten lankidetza aukerak aztertu.
Bertan izango dira, besteak beste, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua, Miren Dobaran sailburuordea, Mikel Arregi Nafarroako Gobernuko Euskarabidea zuzendari nagusia edo Mathieu Bergé Euskararen Erakunde Publikoko lehendakaria.