Nola deklinatzen da, Euskaltzaindiko ala Euskaltzaindiako? Euskalteleko, Euskaltelgo ala bietara?
Adierazpen izendatzaileen deklinabidea (183. araua) argitaratu du Euskaltzaindiak.
Leku-izenak edo pertsona-izenak ez diren izen(dapen) berezi asko daude, halakoez inguratuta gaude. Eta halakoak nola deklinatu argitzeko prestatu du araua Akademiak.
Arauan luze eta zabal aztertzen dira horrelako izen(dapen)ak, eta deklinatzeko irizpideak zehazten. Asmo didaktikoz egina dago; horregatik, adibide ugari ematen dira.
Deskribapen zabal eta xeheaz gainera, arauaren azken atalean laburbildurik ematen da aurreko ataletan zabalago landutako guztia.
Exonomastika batzordea
Idatzi iruzkina