Joseba Asiron Iruñeko alkatearekin izan dira euskaltzainak
Iruñean udal gobernu berria dagoenetik, bigarrenez hurbildu dira euskaltzainak Nafarroako hiriburura.
Honela, Osoko bilkura egin du Euskaltzaindiak udaletxean, eta Joseba Asironek bere bulegoan hartu ditu akademikoak, batzuek eta bestetzuek Nafarroako historiaz jardun dutela, tarte batez.
Gaurko bilkuran honako gaiak aztertu dira, besteak beste: XX. Barne Jardunaldiak; Euskaltzaindiaren organigrama; Europako errege-erreginen izenak; eta Errenazimentuko pertsona-izenak.
Idatzi iruzkina