Guggenheimen egin zen ekitaldia. Bertan, Baraiazarrak esker ona adierazi zien irratiko arduradunei, eta, besteak beste, bere inguruko jendea izan zuen gogoan: "Gure hizkuntza transmititu ziguten gurasoak ditut gogoan, Meñakako herria, euskararen alde euren bizitza ematen ari direnak, erakundeak, batez be Euskaltzaindia, euskal instituzioak, Adorez hiztegiak ateratzen dituen Bostak Bat taldea, karmeldarrak eta 'Karmel' aldizkaria".
Ordez, Baraiazarrak "euskararen ikerketa eta hedapenean egindako lan eskerga" nabarmendu zuten Radio Bilbaoko esatariek.
Luis Baraizarra Txertudi, Meñakabarrenan jaioa (1940. urtean), ibilbide luzeko irakasle, itzultzaile eta euskaltzalea da, bertso munduan ere oso ezaguna. Horrez gain, ezin ahaztu iaz Espainiako Itzulpen Onenaren Sari Nazionala eman ziotela. 'Santa Teresa Jesusena, idazlan guztiak' lanagatik jaso zuen Aita Luisek saria, ordu batzuk geroago kendu ziotena, Euskaltzaindiaren eta euskal gizarte osoaren harridurarako. "Hau, behintzat, ez didate kenduko", esan zuen atzo Baraiazarrak, umorez, Radio Bilbaoren saria jaso zuenean, iaz Espainiako Itzulpen Onenaren sariarekin gertatu zitzaiona gogoratuz.
"Euskararen alde bizitza ematen ari direnak ditut gogoan"
Radio Bilbaok emandako Bikaintasunaren sarietako bat jaso zuen, atzo, Luis Baraiazarra ohorezko euskaltzainak.
Karmeldarrarekin batera Fitok, Ana Blancok, Gestamp-ek, emakumezkoen Athletic taldeak, Arkaitz Carracedok, Blanca Estrella Ruizek, Guggenheim Bilbao Museoak eta Aspanovas-ek jaso zuten gorazarrea.
Idatzi iruzkina