Sestaoko toponimia, agerian
Jorge Luis Tejedor ikerlariak Sestao herri zahar berriaren bilakaera historikoaren ezagutzarako ekarpen preziatua egiten du lan zorrotz eta mamitsu honetan.
Bihar aurkeztuko da liburua, 11:00etatik aurrera, Sestaoko Udal Liburutegian.
Egileak udalerriko toponimoak (auzoak, ibaiak, lekuak, elizak, etxeak, baserriak, moilak eta abar) aurkezten dizkigu lan interesgarri honetan. Erregistro bakoitzaren azterketak testuinguru historikoa eta metalinguistikoa gorpuzten ditu eta, horrenbestez, ezagumen bide anitz libratzen ditu, nahi beste proiekzio ahalbidetuz.
Gainera, herriaren bilakaera historikoaren ezagutzarako oso ekarpen preziatua egiten du, etimologia zientziaren eremutik ikusita. Ezin ahaztu baita, onomastika lana den aldetik, herrialde honetako izen propioen katalogoa izatearen balioa bera, bai filologikoa, bai historikoa.