Euskaltzaindiak EH-Bilduko ordezkariak hartu ditu
Akademiak Bilbon duen egoitza nagusira hurbildu dira, goizez, Rebeka Ubera, Jasone Agirre eta Iñaki Irazabalbeitia Eusko Legebiltzarreko EH-Bilduko ordezkariak. Euskaltzaindiak alderdi desberdinekin dauzkan harremanen inguruabarrean egin da bilkura hau.
EH-Bilduko Legebiltzar taldeak legealdi honetarako ezarri dituen lan-ildoak aurkeztu dizkie Euskaltzaindiko Zuzendaritza osatzen duten Andres Urrutia, Adolfo Arejita, Sagrario Aleman, Xabier Kintana eta Erramun Osari.
Besteak beste, Hezkuntzaz eta Hizkuntza politikaz jardun dute, ordu bete iraun duen bileran, eta aurrerantzean ere harreman bide honetan sakontzeko asmoa agertu dute batzuk zein bestetzuk.
(EH-Bilduko ordezkariak, Akademiaren Zuzendaritzako kideekin, goizeko bilera hasi aurretik)