Euskaltzaindiaren Hiztegiak ia 100.000 bistaratze izan ditu urrian
Gure webguneko orriek 322.854 bistaratze izan zituzten hilabete berean. Gehien bisitatutako edukiak Euskaltzaindiaren Hiztegi berria (99.268) eta Euskal Onomastikaren Datutegia (80.280 bistaratze) izan dira.
Euskaltzaindiak lehenengoko aldiz jarri du sarean Hiztegia, edonork kontsulta dezakeena, klik bakar bat eginez.
Guztira, webguneari eginiko bisitak 83.158 izan dira.
Idatzi iruzkina