Astelehenean, azaroak 14 dituela, 'Gorbeia inguruko etno-ipuin eta esaundak (II)' liburua aurkeztuko da Deustuko Unibertsitatean, Gorbeialdean gaur egunera arte egin den etno-linguistika iker-lanik luze, zabal eta zorrotzena. Juan Manuel Etxebarria da liburu mardul honen egilea, eta Andres Urrutia euskaltzainburuarekin eta Jose Antonio Rodriguez Ranz-ekin batera aurkeztuko du liburua jendaurrean, Deustuko Garate aretoan.
Bigarren aurkezpen bat ere egingo du Etxebarriak; honako hau, azaroak 17an eta Zeberion (Bizkaia), iluntze aldera.