Mayi Pelot (Talença, Okzitania, 1947-2016) idazlea hil da eta biharko iragarri da ehorzketa, Baionako funerarium-ean egingo dena (14:15etan)
Lanbidez irakasle, idazlea ere bazen Pelot. Maiatz taldean hastapenetik agertu zen, aldizkariaren sorreran parte hartu zuela. Euskaraz ipuin futuristak idazten aitzindarietako bat izan zen Mayi, eta genero horretako bi liburu agertu zituen Maiatz argitaletxean: Biharko oroitzapenak (1958) eta Teleamarauna (1987).
Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) bideratutako Nola erran hiztegi sailean zuzentzaile lanak egin zituen, eta, horrez gain, Gure Irratia-ren lehen urteetan fikzio emankizun andana kudeatu zuen, nola Asimov-en obratik hartu testuekin eta batez ere Wagner-en obratik egokitu opera aipatu batzuk antzeztuz. “Grekozko agregazioa lortu zuen eta luzaz irakasle egona da Biarritzeko Lizeoan. Ikastaroak ere eman zituen Baionako euskal unibertsitatearen klaseetan. Euskal munduak zor dio kultur bide aberasgarri batzuen irekitzea”, adierazi du Luzien Etxezaharreta idazle, euskaltzain urgazle eta Maiatz-eko koordinatzaileak.