Euskaltzaindiaren webguneak 801.324 bisita izan zituen 2015ean
Webguneko orriek 3.111.828 bistaratze izan zituzten urte berean. Gehien bisitatutako edukiak Euskal Onomastikaren Datutegia eta Hiztegi Batua izan ziren.
Euskaltzaindiak urtero-urtero kaleratzen duen Oroitidazkian eskaintzen dira datuok, Akademiaren bestelako jardun guztiekin batera.
Euskaltzaindiaren 2015eko Oroitidazkia Akademiaren webgunean irakur daiteke. Memoriak Akademiak 2015ean egin zituen lanen berri ematen du, eta PDF formatuan eskaintzen da, nahi duen orok kontsulta dezan. Bertan eta besteak beste, Akademiaren diru-kontuak, barne-jardunak, eskainitako zerbitzuak eta kanpo ekintzak zehazten dira, gizarte osoaren esku jarriz.
Idatzi iruzkina