Erakusketa maiatzaren 3an zabaldu zen eta hilaren 27ra bitartean egongo da ikusgai Bilboko Zabalgune eraikinean, astelehenetik ostiralera, goizeko 8:00etatik iluntzeko 20:00etara.
Hainbat komunikabide dira erakusketaren babesle: Berria, Bizkaia Irratia, Deia, EiTB, El Correo, Gara, Onda Vasca eta SER (Radio Bilbao).
Erakusketa ikusgai dagoen bitartean, Euskaltzaindiak euskalkiei, herri hizkerei eta atlas linguistikoari buruzko hitzaldiak eskainiko dizkie Bilboko hezkuntza-zentroei eta euskaltegiei. Hitzaldion helburuak honako hauek dira: ikasle eta interesdunei gure hizkuntzaren aberastasuna ezagutzera ematea; hizkuntzaren eboluzioa modu grafikoan erakustea; eta atlas linguistikoen nondik norakoak azaltzea.
Hortaz, interesatutik egon ezkero, hezkuntza-zentroek eta euskaltegiek Euskaltzaindiarengana jo dezakete, hitzaldi hauei buruzko informazio eske. Izan ere, Akademiak egutegi zein ordutegi aldetik eskaintza zabala jarriko du zentro horien eskura.