Ostiralean Akademiak Iruñean egin zuen lan. Goizean Udalak harrera egin zion Akademiari eta gero Osoko bilkura egin zuen, Udaletxean. Arratsaldean, esan bezala, Kondestablearen Jauregian, Miguel Javier Urmeneta euskaltzain urgazlearen omenezko ekitaldia egin zuen Euskaltzaindiak. Patxi Zabaleta euskaltzainak eta Asisko Urmeneta komikilari eta Miguel Javier Urmenetaren semeak hitzaldi bana eman zuten.
Joseba Asiron Iruñeko alkatea ekitaldian izan zen. Bestalde, goizeko Osoko bilkuran euskaltzain urgazle izendatutako Amaia Apalauza Ollo, Xabier Erize Etxegarai, Maite Lakar Iraizoz, Patxi Petrirena Altzuguren, Rosa Ramos Alfaro eta Castillo Suarez Garcia ere Urmenetaren omenezko bilkuran izan ziren.