Akademiaren izenean, Andres Urrutia euskaltzainburua, Xabier Kintana idazkaria, Adolfo Arejita Iker sailburua, Erramun Osa idazkariordea eta Joseba Zabaleta kudeatzailea izan dira.
Bileran, Euskaltzaindiaren egitasmo nagusiak eta bi erakundeon arteko lankidetza izan dute mintzagai.
Euskaltzaindiak hitzarmena sinatua du Herri-aginteekin eta horien artean dago Bizkaiko Aldundia. Horrezaz gain, bi erakundeok hainbat proiektutan elkarlanean ari dira. Gaur egun Resurreccion Maria Azkueren lan argitaratu guztiak bildu, katalogatu, sistematizatu eta digitalizatzeko egitasmoa dute eskuartean. Joan Mari Torrealdai euskaltzainak zuzentzen duen Jakin Taldea burutzen ari da, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Euskaltzaindiaren babesarekin.
Bestalde, Euskaltzaindiak Bilboko Plaza Barrian duen egoitza Bizkaiko Aldundiarena da. 2014ko irailean, bi erakundeok Akademiaren egoitzaren 30 urterako lagapen-hitzarmena sinatu zuten.
Bizkaiko Foru Aldundiak 1985. urtean laga zion egoitza Euskaltzaindiari.