Nick Gardner Euskaltzaindiko Joanes Etxeberri egitasmoko bulegoburua eta Bordinen kide bi ere bisitan izan dira: Lucía Pérez Ramos arkitektoa eta William Gertz Runyan Literatura Konparatauan doktoregaia.
Hanan Bordinek yiddish hizkuntza irakasten du Unibertsitatean. Aurten, irakasle gonbidatu gisa, urtebeteko egonaldia egiten ari da Regensburgeko Unibertsitatean (Alemania). Euskara eta euskal literaturarekiko interesak bultzaturik, Euskal Herrira etorri da egunotan eta Euskaltzaindia bisitatu du. Bordinek esan bezala, euskararen egoera soziolinguistikoa interesatzen zaio bereziki eta euskararen irakaskuntzaz zein euskara batuaren prozesuaz ere informazioa bildu nahi du. Toponima arloan Akademiak egiten duen lana jakinmina erakutsi du.
Bordinek yiddish hizkuntza ikasteko ikasliburu batzuk argitaratu ditu.