Hirugarren eta azken hitzaldia gaur egingo da, martxoaren 3an. Xabier Olarra eta Joxe Austin Arrieta "Joyce eta Proust ere, euskaraz" gaiaz ariko dira. Olarrak Joyceren Ulises euskaratu du (2015, Igela) eta Arrietak Prousten Denbora galduaren bila I: Swann-enetik (2010, Alberdania - Elkar).
Aurrekoak bezala, iluntzeko 19:00etan izango da, Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilbon.