Xabier Kintana Kafkaren lana itzuli zuen lehena izan zen, 1970ean, eta Itxura aldaketa izena eman zion; Kriseilurekin kaleratu zuen. Rufino Iraolak, aldiz, 2.000. urtean argitaratu zuen Metamorfosia Hiria argitaletxearekin. Azkenik, Anton Garikanok aurten kaleratu du Metamorfosia, Ereinen eskutik.
Hurrengo saioa gaur, martxoaren 2an izango da, iluntzeko 19:00etan, Euskaltzaindiaren egoitzan. Anjel Lertxundi idazle eta euskaltzain urgazleak "Itzulpena, bidaia baten itzulera" hitzaldia emango du.