2007ko azaroaren 30ean, Bilbon egindako osoko batzarrean, Euskaltzaindiak euskaltzain emeritu izendatu zuen Txomin Peillen.
Euskaltzaindiaren Arautegiak euskaltzain osoen hautaketarako ezarritakoa betez, proposamenak urtarrileko zein otsaileko batzarretan aurkeztu ahal izango dira eta martxoan egingo da bozketa.
Txomin Peillen Parisen sortu zen, 1932ko azaroaren 17an. Biologian lizentziatua da, bai eta Letra eta Euskal Ikasketen doktorea ere. Idazlea. Paue eta Aturri Herrialdeetako Unibertsitateko irakasle izana da eta gaur egun jubilatuta dago. Euskaltzain osoa da 1988ko apirilaren 29tik.