- Euskaltzaindiak asteburuero arautu du. Hala ere, askotan irakurtzen edo entzuten da *astebururo forma. Euskara Batuaren Eskuliburuan esaten denez, -ero atzizki-aldaera duten formak arautu ditu Euskaltzaindiak, hitza diptongoz edo -o/-u bokalaz bukatzen denean: gauero, jaiero, minutuero, neguero, orduero, segundoero.
Irakurri gehiago: «Asteburuero», ez «astebururo» Iruzkin berria idatzi
- Euskaltzaindiak bi hitzaldi antolatu ditu Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, Donejakue bideko izenak eta ibaiak zeharkatzeko modua: zubiak eta gabarrak titulupean.
- Urriaren 15ean, Mikel Gorrotxategi Euskaltzaindiaren Onomastikako zerbitzuko arduradunak Donejakue bidearen barrualdeko bide zaharrek euskal toponimian utzi duten arrastoa aztertuko du. Urriaren 22an, berriz, Xabier Kerexeta historialariak garai batean Bidasoa zeharkatzeko zeuden moduak azalduko ditu, hots, gabarrak euskaldunen artean izan duen garrantzi eta erabilgarritasuna azpimarratuko du.
- Hitzaldi biak Euskaltzaindiaren egoitzan (Plaza Barria, 15 - Bilbo) izango dira, arratsaldeko 7etan.
- Lekua gordetzeko, eman izena hemen: 944158155 / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
- Irailekoak poesia-jaialdiaren bigarren aldia antolatu du Euskaltzaindiak, Itsasuko Herriko Etxearekin elkarlanean eta Euskararen Erakunde Publikoaren eta Euskal Kultur Erakundearen babesarekin.
- Jaialdiaren bitartez, euskal poeten lana gizarteratu nahi izan da. Halaber, beste bazter batzuetako poetek ere parte hartu dute (aurten, okzitanierazko literatura aztertu da).
- Bideoa ikusteko: https://labur.eus/PcfRW
- Euskara Batuaren Eskuliburuan gogorarazten denez, eraso aditza erabiltzea gomendatzen du Euskaltzaindiak (ez *erasotu). Aditz horrek, gainera, dio erregimeneko laguntzailea behar du.
- «Ibilbide luzeko idazle, euskarazale eta ekintzailea izan da Martzel Andrinua bolibartarra. Herri-hizkera aberats eta berezkoaren jabe. Itzultzaile bikaina eta sortzaile hobea (...).
(2018ko argazkian, ohorezko berriak; tartean, Martzel Andrinua bera).